Whole document tree

Gdmconfig-en eskuliburua

Gdmconfig-en eskuliburua


Sarrera

GDMren konfiguratzailea, (GNOMEren pantaila-kudeatzailearen konfiguratzailea) GDMren (Gnome-ren pantaila-kudeatzailearen) konfigurazio-aplikazioa da. Normalean, sistema saio-hasierako modu grafikoan exekutatzen denean, GDM aplikazioa da saio-hasiera errazten duena. GDMren konfiguratzaileak GDMren konfigurazio erraza ahalbidetzen du zehaztasun-maila desberdinetan. Pertsonalizazioek eragiketetan eta itxuran daukate eragina.

GDMren konfiguratzailea exekutatzeko, hautatu Sistema+ ->GDMren konfiguratzailea Menu nagusian, edo idatzi gdmconfig komando-lerroan.

NoteRoot-erako atzipen-eskaera
 

GDMren konfiguratzaileak root-erako atzipena eskatzen du exekutatzeko.

GDMren konfiguratzailea Gnome-Core paketearekin dator, eta pakete hori GNOMEren mahaigaineko ingurunearen zatia da. Dokumentu honek GDMren konfiguratzailearen 2.0.97.1 bertsioa deskribatzen du.