Whole document tree
    

Whole document tree

Konfigurazio-direktorioa

Chapter 2. Konfigurazio-direktorioa

Atal honetan konfigurazio-direktorioaren egiturari eta konfigurazio-fitxategiaren formatuari buruz arituko gara. Hala ere, gdmconfig bitarra GDM ingurune grafiko batetik konfiguratzeko erabil dezakezu. Atal honetan terminoak, ordea, erabilgarriak izan daitezke. Konfiguratzailea GNOME menutik exekutatu nahi baduzu, Sistema azpimenuan instalatuta egon behar du.

GDMren konfigurazio-fitxategiak etc/gdm/ direktorioan daude.

Konfigurazio-direktorioaren edukia honakoa da:

Init/ PostSession/ PreSession/ Sessions/ gdm.conf

gdm.conf GDMren konfigurazio-fitxategi nagusia da. Aukerak aurrerago azalduko dira atal honetan.

gdm.conf bi gdm programen konfigurazio-fitxategia da, gdmlogin, eta gdmchooser programena, parametro ugari berdinak baitira.

Gainerako konfigurazioa scriptak etc/gdm karpetako azpidirektorioetan jareginez egiten da. Planteamendu honek paketeen sistema-kudeatzaileei leiho-kudeatzaileak eta saio mota desberdinak instalatzea errazten die, sistema-administratzaileari edizio-fitxategiak eskatu gabe.

2.1. Script direktorioak

Sekzio honetan Init, PreRoot eta PostRoot direktorioak azalduko ditugu, oso antzekoak baitira.

X zerbitzaria behar bezala hasieratu bada, GDMek Init/<displayname> izeneko script-a idazten saiatuko da. Hau da, Init/:0 bertako lehen pantailarentzat. Fitxategi hori aurkitzen ez bada, GDM Init/Default exekutatzen saiatuko da. Script-a root moduan exekutatuko da eta GDM bukatu arte blokeatuta geratuko da. Init/* script-a erabili GDM saio-hasierako leihoarekin batera exekutatu behar diren programetan, adibidez, x kontsolan. Atzeko planoa, etab. ezartzeko komandoak ere fitxategi honetan daude.

Sistema-administratzailearen gain dago honakoa erabakitzea: Init script-arekin hasitako bezeroak erabiltzailearen saioarekin hasi aurretik hil behar diren. Hori KillInitClients aukerak kontrolatzen du gdm.conf fitxategian.

Erabiltzailea autentifikatutakoan, GDMk PreSession script-a exekutatuko du. Init script-aren antzera exekutatuko da PreSession/<displayname> aukera. Fitxategirik lehendik ez badago, GDM PreSession/Default exekutatzen saiatuko da. Script-a root moduan exekutatuko da eta GDM bukatu arte blokeatuta geratuko da. Script hori bertako saio-kudeaketarako edo kontabilitate gaietarako erabili. $USER ingurune-aldagaiak autentifikatutako erabiltzailearen saio-hasiera dauka. Behar bezala hasiz gero script-a 0-ra itzuliko da. Beste edozein baliok GDM uneko saio-hasieraren prozesua amaitzera bultzatuko du.

Saio-script-a orduan exekutatuko da. Saio-script-ak etc/gdm/Session direktorioan daude. GDM zer saiok exekutatuko duen, erabiltzaileak ongietorriko Saioak menuan egindako aukeraren arabera egongo. Saiorik hautatzen ez bada eta erabiltzaileak azken saioa ~/.gnome/gdm fitxategian gorde ez badu, sistemak aurkitutako lehen script-a aukeratu edo -- Sessions/Default lehendik badago -- hori exekutatuko du. Adibidez, Gnome-tik Lehenetsi-ra arte esteka sinboliko bat sor dezakezu, Gnome lehenetsitako mahaigaineko ingurune bihurtzeko.

Erabiltzaileak saioa amaitzen duenean, PostSession script-a exekutatuko da. Eragiketa Init eta PreSession-en antzekoa da. Hau da, GDM PostSession/<displayname> script-a exekutatzen saiatuko da, eta lehendik ez badago, PostSession/Default exekutatuko da. Script-a root-aren pribilegioekin exekutatuko da, menpeko daemon-a blokeatu egingo da eta $USER ingurune-aldagaiak saiotik orain irten den erabiltzailearen izena edukiko du.

Kontuan hartu PostSession script-a exekutatu egingo dela, nahiz eta pantailak S/I arazoagatik edo antzeko zerbaitengatik ez erantzun. Beraz, ezin da ziurtatu X aplikazioek script-a exekutatzen den bitartean funtzionatuko dutenik.

Init, PreSession edo PostSession script-ak ez dira beharrezkoak eta utz daitezke. Funtzionamendu egokirako gutxienez saio-script bat behar da.