Whole document tree
    

Whole document tree

Konfigurazio-fitxategia - gdm.conf

2.2. Konfigurazio-fitxategia - gdm.conf

Daemon-ak eta dagozkien utilitateek konfigurazio-fitxategi berdina dute: etc/gdm/gdm.conf.

Konfigurazio-fitxategia sekzioetan banaturik dago eta sekzio bakoitzak GDMren zati jakin baten jokabidea definitzen duten aldagaiak ditu.

gdm.conf fitxategiak GNOMEren konfigurazio-fitxategiaren sintaxi estandarra jarraitzen du. Parentesi arteko gako-hitzek sekzioak definitzen dituzte, berdin ikurraren (=) aurreko kateak aldagaiak dira eta berdin ikurraren ondorengo datuek aldagaien balioa adierazten dute.

2.2.1. Daemon konfigurazioa

[daemon-a]

BerrabiaraziBetiZerbitzaria
BerrabiaraziBetiZerbitzaria=faltsua

Egia bada, gdm ez da inoiz saiatuko lehendik dauden X zerbitzariak berriro hasieratuz berriro erabiltzen. Lehendik dagoen zerbitzaria hil eta berriro hasiko da. Normalean, berriro hasieratzea abiatzeko modu egokiagoa da, baina X zerbitzariaren memoria gero eta gehiago erabiltzen bada, aukera seguruagoa izan daiteke.

SaioHasieraAutomatikoaGaitu
SaioHasieraAutomatikoaGaitu=faltsua

SaioHasieraAutomatikoaren erabiltzaileak saioa lehen abioaren ondoren hasi behar luke. Ez da pasahitzik eskatzen. Hori erabilgarria da erabiltzaile bakarreko lan-estazioetarako, non bertako segurtasun-kontsola arazo bat ez den. Terminal publikoentzako ere erabilgarria izan daiteke, baina kasu horretarako ikus DenborazMugatutakoSaioHasiera.

SaioHasieraAutomatikoa
SaioHasieraAutomatikoa=

Erabiltzaileak automatikoki hasi behar luke saioa lehen abioaren ondoren. SaioHasieraAutomatikoaGaitu aukerak egia izan behar du eta horretarako erabiltzaileak baliozkoa izan behar du. "Root-a" inoiz ezin da automatikoki hasi eta gdm-ek ez du hori egingo, nahiz eta zuk horretarako konfiguratu.

Hautatzailea
Hautatzailea=bin/gdmchooser --disable-sound --disable-crash-dialog

Hautatzailearen bide-izen osoa eta izen exekutagarriak, hautazko argumentuaz jarraiturik.

Konfiguratzailea
Konfiguratzailea=bin/gdmconfig --disable-sound --disable-crash-dialog

Konfigurazio bitarraren bide-izena. Ongietorriko KonfigErabilgarri aukera egia moduan jarrita badago, orduan bitar hori exekutatu norbaitek sistema-menuan Konfigurazioa aukeratzen duenean. Hala ere GDMk aurrena root-aren pasahitza eskatuko dizu. Hori ezingo da urruneko pantaila batetik egin.

BideIzenLehenetsia
BideIzenLehenetsia=/bin:/usr/bin:/usr/bin/X11:/usr/local/bin

Erabiltzailearen saioa zer bide-izenekin ezarriko den zehazten du.

BistaratuHasiDir
BistaratuHasiDir=etc/gdm/Init

Pantailako hasieratu script-a duen direktorioa. Informazio gehiagotarako ikus ``Script direktorioak'' sekzioa.

FailsafeXZerbitzaria
FailsafeXZerbitzaria=

X zerbitzari arrunta hasi ezin dugun kasurako X komando-lerroa. Bereizmen txikiko zerbitzaria exekutatzeko script-motaren bat izan behar luke. XKeepsCrashing script-a exekutatu aurretik egiten da.

XZerbitzariMalguak
XZerbitzariMalguak=5

Onartzen den gehienezko zerbitzari malguen kopurua. Zerbitzari hauek /tmp/.gdm_socket socket-konexioa erabiliz exekuta daitezke. Konexio-mota hori zerbitzari osoetarako eta Xnest zerbitzarietarako erabiltzen da.

GnomeSaioLehenetsia
GnomeSaioLehenetsia=share/gnome/default.session

GDMk irakurri behar lukeen fitxategia, erabiltzaile bakoitzeko GNOMEren saio-fitxategirik ez badago, eta erabiltzaileak Gnome-ren Hautatzaile-saioa eskatu badu.

Ongietorria
Ongietorria=bin/gdmlogin --disable-sound --disable-crash-dialog

Ongietorriaren bide-izen osoa eta izen exekutagarriak, hautazko argumentuez jarraiturik.

Taldea
Taldea=gdm

gdmlogin/gdmchooser exekutatzeko taldearen IDa.

GeldituKomandoa
GeldituKomandoa=/sbin/shutdown -h now

Erabiltzaileak Sistema menuan Gelditu hautatzen duenean exekutatu behar den bide-izen osoa eta argumentuak.

HilInitBezeroak
HilInitBezeroak=egia

GDMk init script-ekin hasieratu diren X bezeroak hil behar dituen edo ez erabakitzen du, erabiltzaileak saioa hasten duenean.

SaioHasieraDir
SaioHasieraDir=var/gdm

Pantaila indibidualentzako egunkari-fitxategiak dituen direktorioa. Lehenespenez ZerbAuthDir-en berdina da.

PidFitx
PidFitx=var/run/gdm.pid

gdm prozesuaren IDa duen fitxategiaren izena.

PostSaioScriptDir
PostSaioScriptDir=etc/gdm/PostSession

Erabiltzaileak saiotik irten ondoren exekutatutako script-ak dituen direktorioa. Informazio gehiagotarako ikus ``Script direktorioak'' sekzioa.

PreSaioScriptDir
PreSaioScriptDir=etc/gdm/PreSession

Erabiltzaileak saioa hasi aurretik exekutatutako script-ak dituen direktorioa. Informazio gehiagotarako ikus ``Script direktorioak'' atala.

BerrabiaraziKomandoa
BerrabiaraziKomandoa=/sbin/shutdown -r now

Erabiltzaileak Sistema menuan Berrabiarazi hautatzen duenean exekutatu behar den programaren bide-izen osoa eta hautazko argumentuak.

RootBideIzena
RootBideIzena=/sbin:/usr/sbin:/bin:/usr/bin:/usr/bin/X11:/usr/local/bin

Root-aren saioan zer bide-izen ezarriko den eta GDMk exekutatutako {Init,PreSession,PostSession} script-ak zehazten ditu.

ZerbAuthDir
ZerbAuthDir=/var/gdm

Pantaila indibidualentzako X autentifikazio-fitxategiak dituen direktorioa. gdm.gdm-ren barnean egon behar luke 750 baimenekin. Direktorio hau daemon-ak gorde behar dituen fitxategi pribatuentzat ere erabiltzen da. Beste erabiltzaileek ezingo dute direktorio hori lortu eta bere edukia irakurri/gorde.

SaioDir
SaioDir=etc/gdm/Sessions

Sisteman erabilgarri dauden saio-mota guztien script-ak dituen direktorioa.

XzerbitzariEstandarra
XzerbitzariEstandarra=/usr/bin/X11/X

X zerbitzari estandarraren komandorako bide-izen eta argumentu osoak. Hau gdm-k bestelako definiziorik aurkitzen ez duenean erabiltzen da, eta hainbat lekutan laguntza lehenetsi eta failsafe laguntza gisa erabiltzen da. X zerbitzari-mota jakin batzuk exekutatzeko gai izan behar du.

EsekiKomandoa
EsekiKomandoa=

Erabiltzaileak Sistema menuan Eseki hautatzen duenean exekutatu behar diren bide-izen osoa eta argumentuak. Hutsik badago, menu-elementu hori ez da egongo.

DenborazMugatutakoSaioHasieraGaitu
DenborazMugatutakoSaioHasieraGaitu=faltsua

DenborazMugatutakoSaioHasieraren erabiltzaileak saioa saio-hasierako pantaila segundo batzuetan (SaioHasieraAtzerapena aukerarekin ezarria) inaktibo egon ondoren hasi behar luke. Hau erabilgarria da atzipen publikoko terminalentzat, edo baita etxeko erabilpenerako ere. Erabiltzaileak teklatua erabili edo menuak arakatzen baditu, denbora-muga SaioHasieraAtzerapena aukeran edo 30 segundotan berrezarriko da, beti ere bietatik handiagoa dena. Kontuan hartu pasa-hitzik ez dela eskatzen, beraz erabiltzaileak kontuz ibili behar luke.

DenborazMugatutakoSaioHasiera
DenborazMugatutakoSaioHasiera=

Segundo kopuru jakin bat inaktibo egon ondoren saioa hasi behar lukeen erabiltzailea da. Erabiltzaile hori ez da inoiz "root-a" izango eta gdm-ek ez du utziko root-a horrela hasten.

SaioHasieraAtzerapena
SaioHasieraAtzerapena=30

DenborazMugatutakoSaioHasiera aukeraren erabiltzailea saioa hasi aurretik atzeratuko den denbora. 10 edo handiagoa izan behar du.

Erabiltzailea
Erabiltzailea=gdm

gdmlogin / gdmchooser exekutatzeko erabiltzaile-izena.

ErabiltzaileAuthDir
ErabiltzaileAuthDir=

Erabiltzailearen .Xauthority fitxategia gorde behar litzatekeen direktorioa. Ezer zehazten ez denean, erabiltzailearen etxeko direktorioa erabiltzen da.

ErabiltzaileAuthFBDir
ErabiltzaileAuthFBDir=/tmp

GDMk erabiltzailearen .Xauthority fitxategia eguneratzean huts egiten badu, laguntza-cookie-a sortuko da direktorio honetan.

ErabiltzaileAuthFitx
ErabiltzaileAuthFitx=.Xauthority

Erabiltzailearen cookie-ak gordetzeko erabiltzen den fitxategiaren izena.

XKeepsCrashing
XKeepsCrashing=etc/gdm/XKeepsCrashing

Xk bertan behera gelditzen jarraitzen duenean exekutatu behar den script-a. Hau X konfigurazioa edo beste zerbait exekutatzeko, horrela X konfigurazioa ibil dadin. Adibide gisa, ikusi banaketarekin batera etorri zen script-a. XKeepsCrashing script-a RedHat-en probatu da, baina beste edozein programetan ere ibil daiteke. Sistema-integratzaileak script hau zure sistemarako eguneratuta dagoela ziurtatu behar du.

FailsafeXZerbitzaria instalatuta badago, aurrena hori erabiliko da, baina babes moduan soilik, nahiz eta zerbitzariak bertan behera gelditzen jarraitu.

Xnest
 Xnest=/usr/bin/X11/Xnest 

Xnest komandorako bide-izen eta argumentu osoak. Xnest zerbitzari malguetan erabiltzen da. Horrela, erabiltzaileak saio-hasierako pantaila berriak habiaratutako leihoan has ditzake. Lan honetarako Xnest zerbitzaria X zerbitzariaren paketeetatik instalatuta eduki behar duzu.

2.2.2. Segurtasun aukerak

[segurtasuna]

BaimenduRoot
BaimenduRoot=egia

Root-ari (erabiltzaile pribilegiatuari) GDMren bidez saioa hastea baimentzen dio. Modu horretako saio-hasierak debekatu nahi badituzu, aukera horretan faltsua jarri.

PAM onartzen duten sistemetan, parametro hori ez da oso erabilgarria, PAM funtzio berdinerako, eta baita gauza gehiagotarako ere, erabil baitaiteke. Oraindik, ordea, erabiltzen da, beraz PAM sistemetan ere egiazkoa jarri beharko zenuke.

BaimenduRootUrrunetik
BaimenduRootUrrunetik=egia

Root-ari (erabiltzaile pribilegiatuari) GDMren bidez saioa urrunetik hastea baimendu. Modu horretako saio-hasierak debekatu nahi badituzu, aukera horretan faltsua jarri. Urruneko saio-hasierak xdmcp-ren bidez egiten diren saio-hasierak dira.

PAM onartzen duten sistemetan, parametro hori ez da oso erabilgarria, PAM funtzio berdinerako, eta baita gauza gehiagotarako ere, erabil baitaiteke. Oraindik ordea erabiltzen da, beraz PAM sistemetan ere egiazkoa jarri beharko zenuke.

BaimenduAutomatikokiUrrunetik
BaimenduAutomatikokiUrrunetik=faltsua

Denboraz mugatutako saio-hasiera aukera urrunetik egitea baimentzen du. Hau da, XDMCPren bidez egindako urruneko konexioak baimenduko dira erabiltzaileak saioa "TimedLogin" moduan hasteko, saio-hasieraren leihoa denboraz kanpo utziz, lehen kontsolako erabiltzaile lokalaren moduan.

Kontuan hartu horrela sistema bat nahiko segurua dela, eta beraz lehenespenez desaktibatuta egongo da.

ErlaxazioBaimenak
ErlaxazioBaimenak=0

Lehenespenez, fitxategi eta direktorioen jabea ez den erabiltzaileak bertan idatz badezake, GDMk ez ditu fitxategi eta direktorio horiek kontuan hartuko.

ErlaxazioBaimenen balioa aldatuz, ondorengo jokabidea ere alda dezakezu:

0 - Paranoia aukera. Erabiltzailearen fitxategiak eta direktorioak bakarrik onartzen ditu.

1 - Baimendu taldeak idatzi ditzakeen fitxategi eta direktorioak.

2 - Baimendu munduan zehar idatz daitezkeen fitxategi eta direktorioak.

BerriroSaiatuAtzerapena
BerriroSaiatuAtzerapena=3

GDMk sarrera-eremua berriro aktibatu aurretik itxaron behar lukeen segundo kopurua, saio-hasierak huts egiten badu.

SaioFitxGehien
SaioFitxGehien=524288

GDMk kopuru hori baino handiagoko saio-fitxategiak ez ditu irakurriko (bytetan zehaztuta). Hori ErabiltzaileFitxGehien baino handiagoa izan daiteke, ez baitira inoiz memorian irakurtzen, eta horrela, zailagoa da gdm-ri "eraso" egitea.

Tamaina-kontrolaz gain, gdm eta gdmlogin programak ez dira hain erraz erabiltzailearen direktorioko fitxategietan sartzen. Ez die esteka sinbolikoei jarraituko eta, hala nahi badute, fitxategi eta direktorioetan haien jabea ez den norbaitek idatz badezake, ez ditu irakurriko. Informazio gehiagorako ikus ErlaxazioBaimenak aukera.

GDM saio-fitxategietarako, ordea, ez da hain hautakorra. ErlaxazioBaimenak 0-n ezartzen badituzu, saio-fitxategietarako 1 dela suposatuko du GDMk. Tamalez horrela da, saio-fitxategiak orduan ezingo baitira inoiz irakurri.

ErabiltzaileFitxGehien
ErabiltzaileFitxGehien=65536

GDMk kopuru hori baino handiagoko fitxategiak ez ditu irakurri/idatziko (bytetan zehaztuta).

Tamaina-kontrolaz gain, gdm eta gdmlogin programak ez dira hain erraz erabiltzailearen direktorioko fitxategietan sartzen. Ez die esteka sinbolikoei jarraituko eta, hala nahi badute, fitxategi eta direktorioetan haien jabea ez den norbaitek idatz badezake, ez ditu irakurriko. Informazio gehiagorako ikus ErlaxazioBaimenak aukera.

2.2.3. XDCMP euskarria

[xdmcp]

DisplaysPerHost
DisplaysPerHost=1

Erasotzaileek itxaron-ilara bete ez dezaten, GDMk urruneko ordenagailu bakoitzeko konexio bakarra baimenduko du. Ordenagailuak pantaila bat baino gehiagoko pantaila-zerbitzuekin hornitu nahi badituzu, DisplaysPerHost-en balioa modu proportzionalean handitu beharko zenuke.

Kontuan izan ordenagailu lokaletik nahi adina konexio egin ditzakezula. Urruneko konexioak bakarrik daude zenbaki honen bidez mugaturik.

Gaitu
Gaitu=faltsua

Aukera horretan egiazkoa jartzeak XDMCP euskarria gaitzen du, eta horrela urruneko pantailak/X teminalak GDMren bidez kudea daitezke.

gdm-k UDPren 177 atakaren mezua jasotzen du. Informazio gehiagotarako ikus Ataka aukera.

GDM hori onartzeko konpilatuta badago, urruneko pantailetatik egindako atzipena TCP itzulbiratzailearen liburutegia erabiliz kontrola daiteke. Zerbitzu-izena gdm da

Honakoa gehitu behar zenioke:

gdm:	.my.domain

zure /etc/hosts.allow aukerari. Xehetasunetarako ikus eskuliburuko hosts_access(5) orrialdea.

Kontuan hartu XDMCP ez dela zehazki protokolo segurua eta ideia ona izango litzateke UDPren 177 ataka suebakian blokeatzea, behar ez baduzu behintzat.

ErrespetatuZehark
ErrespetatuZehark=egia

X terminaletarako XDMCP INDIRECT aukeratzea gaitzen du (hau da, gdmchooser-en urruneko exekuzioa), terminal horiek ez baitute beraien pantaila-arakatzaile propioa ematen.

ZainDaudenGehien
ZainDaudenGehien=4

Zerbitzu-erasoen ukapena eragozteko, GDMk zain dauden konexio-ilaren tamaina finko bat dauka. ZainDaudenGehien pantailak bakarrik has daitezke aldi berean.

Kontuan hartu parametro horrek *ez* duela kudea daitezkeen urruneko pantailen kopurua mugatzen. Konexioa aldi berean hasten duten pantailen kopurua bakarrik mugatzen du.

ZainDaudenZeharkGehien
ZainDaudenZeharkGehien=4

GDMk ZainDaudenZeharkGehien pantailak aldi bereko ostalari-hautatzailearekin bakarrik eskainiko ditu.

GehienSaio
GehienSaio=16

Aldi berean kudeatuko diren urruneko pantailen gehienezko kopurua zehazten du, hau da, ostalariak erabil ditzakeen urruneko pantailen kopuru osoa.

ZainEgotekoGehien
ZainEgotekoGehien=30

GDM pantaila kudeatzeko prest dagoenean, ACCEPT paketea bidaltzen du saioko ID bakarrarekin. ID hori etorkizuneko XDMCP elkarrizketetan erabiliko da.

Orduan, GDMk saioaren IDa itxaron-ilaran ezartzen du eta pantailak MANAGE eskaerari erantzun arte zain egongo da.

MaxWait aukerako segundoen buruan erantzunik jasotzen ez bada, GDMk pantaila hilda dagoela esango du eta itxaron-ilaratik kenduko du, beste pantaila batzuentzako erretenak libratuz.

ZainEgotekoZeharkGehien
ZainEgotekoZeharkGehien=30

ZainEgotekoZeharkGehien parametroak bi ekintza hauen arteko segundo-kopurua zehazten du: erabiltzaileak ostalaria aukeratzen duen denboraren eta erabiltzailea hurrengo zeharkako kontsultan ostalariari konektaturik dagoen denboraren artekoa. Denbora-muga gainditzen denean, aukeratutako ostalariari buruzko informazioa kendu eta zeharkako erretenak libratuko ditu beste pantailentzat.

Ataka
Ataka=177

gdm-k XDMCPren eskaeratarako jaso behar lukeen UDP atakaren zenbakia. Ez aldatu, ez badakizu zer egiten ari zaren.

PingEgitekoTartea
PingEgitekoTartea=5

X zerbitzarian ping egiteko tartea minututan. X zerbitzariak hurrena guk ping egin aurretik erantzuten ez badu, konexioa gelditu eta saioa amaituko da. xdm-ren PingTartea eta PingDenboraMuga aukeren arteko konbinazioa da.

Willing
Willing=etc/gdm/Xwilling

Zerbitzariak KONTSULTA baten ondoren WILLING paketea bidaltzen duenean, zerbitzariaren uneko egoera ematen duen katea bidaltzen du. Mezu lehenetsia sistemaren IDa da, baina mezu pertsonalizatua bistaratzen duen script-a sor daiteke. Script hori ez badago edo gako hori hutsik badago, mezu lehenetsia bidaliko da. Script hori baldin badago eta irteeraren bat sortzen badu, irteera horren lehen lerroa bidaliko da (lehena bakarrik). 3 segundoz behin exekutatzen da zerbitzaria KONTSULTA paketeez ez betetzearren, bestela ez baita zerbitzua onartuko.

2.2.5. Ongietorriaren konfigurazioa

[ongietorria]

Arakatzailea
Arakatzailea=egia

Egiazkoa ezarri aurpegi-arakatzailea gaitzeko. Aurpegi-arakatzaileari buruzko informazio gehiagotarako ikus ``Ongietorria'' atala.

KonfigErabilgarri
KonfigErabilgarri=egia

Konfiguratzailea ongietorrian exekutatzea baimentzen du. Kontuan hartu erabiltzaileak root-aren pasahitza idatzi beharko duela konfiguratzailea exekutatu aurretik. Ikus Konfiguratzailea aukera daemon atalean.

AurpegiLehents
AurpegiLehenets=share/pixmaps/nophoto.png

Ikono-fitxategia lehenesten du ~/gnome/photo fitxategian argazki pertsonalik ez duten erabiltzaileentzat. Irudiak Imlib formatuduna eta fitxategiak gdm erabiltzailearentzat irakurgarri izan behar du.

LokalLehenets
LokalLehenets=ingelesa

Hizkuntza hori erabiltzen da saiorako ~user/.gnome/gdm fitxategian beste ezer zehazturik ez badago eta erabiltzaileak ongietorriko Lokala menuan hizkuntza aukeratu ez badu.

Baztertu
Baztertu=bin,daemon,adm,lp,sync,shutdown,halt,mail,...

Aurpegi-arakatzailetik kendu behar den komaz bereizitako erabiltzaile-izenen zerrenda. Kapoan utzitako erabiltzaileak oraindik saioa hasi ahal izango dute.

Letra-tipoa
Letra-tipoa=-adobe-helvetica-bold-r-normal-*-*-180-*-*-*-*-*-*

Ongietorriko ongietorri-mezuaren letra-tipoa.

AurpegiOrokorDir
AurpegiOrokorDir=share/faces/

Aurpegi-fitxategien systemwide direktorioa. Sistema-adiministratzaileak erabiltzaileei ikonoak hemen ipin diezaizkieke beraien etxeko direktorioak ukitu gabe. Aurpegiei beraien erabiltzaileen saio-hasieraren arabera ezartzen zaie izena.

Hau da, <GlobalFaceDir>/johndoe aukerak ``johndoe'' erabiltzailearen ikono-aurpegia edukiko luke. Ez litzateke irudi-formatuaren luzapena zehaztu behar.

Irudi-aurpegiak Imlib formatuan gorde behar dira eta GDM erabiltzailearentzat irakurgarriak izan behar dute.

Erabiltzailearen ikono-fitxategiak beti edukiko du lehentasuna sistema-administratzaileak emandakoaren gainetik.

Ikonoa
Ikonoa=share/pixmaps/gdm.xpm

gdmlogin-en erabili behar den ikonoa ikonotu-egoeran dagoenean. Irudiak Imlib formatuduna eta GDM erabiltzailearentzat irakurgarria izan behar du. Fitxategirik ez badago zehaztuta, ikonotzeko eginbidea desgaitu egingo da.

FitxategiLokala
FitxategiLokala=etc/gdm/locale.alias

Sistemako hizkuntza guztietarako sarrerak dituen GNU formatu lokaleko fitxategia.

Logotipoa
Logotipoa=share/pixmaps/gnome-logo-large.png

Logotipoaren laukian bistaratuko den irudi-fitxategia. Fitxategiak Imlib formatuduna eta GDM erabiltzailearentzat irakurgarria izan behar du. Fitxategirik ez badago zehaztuta, logotipo-eginbidea desgaitu egingo da.

Dar-dar egin
Dar-dar egin=egia

gdmlogin-ek pantaila astindu behar lukeen kontrolatzen du, erabiltzaile-izen/pasahitz okerra sartzen denean.

SistemaMenua
SistemaMenua=faltsua

Itzali/Gelditu menua aktibatzen/desaktibatzen du.

TituluBarra
TituluBarra=egia

Ongietorrian titulu-barra bistaratzen du.

Erabili24Erlojua
Erabili24Erlojua=faltsua

24 orduko erlojua erabiltzera behartu, nahiz eta lokalak lehenespen gisa 12 orduko erloju eduki. Orokorrean 24 orduko formatua erabiltzen duten lokaletan (esaterako cs_CZ) ezarpen horrek ez du eraginik.

Ongi etorri
Ongi etorri=Ongi etorri %n -(e)ra

Ongietorrian logotipo-irudiaren ondoren zer testu bistaratu behar den kontrolatzen du. Honako kontrol-karaktereak onartzen dira:

percnt;% — `%' karakterea

%d karaktereak — ostalari-izena bistaratzen du

percnt;h — Guztiz kualifikatutako ostalari-izena

percnt;m — ordenagailua (prozesadore-mota)

percnt;n — Nodo-izena (hau da, domeinurik gabeko ostalari-izena)

%r — edizioa (SE bertsioa)

%s — sistema-izena (hau da, SE)

XineramaPantaila
XineramaPantaila=0

Xinerama luzapena saio-hasieraren leihoan aktiboa badago, pantaila fisiko honetan zentratuko da (0 erabili lehen pantailarentzat, 1 bigarrenarentzat...).

AtzekoPlanoKolorea
AtzekoPlanoKolorea=#007777

AtzekoPlanoMota 2 bada, kolore hori erabili ongietorriaren atzeko planoan. Atzeko irudi garden moduan ere erabili atzeko planoan, KoloreaUrrunekoetanBakarrik ezarrita badago eta urruneko pantaila bada.

AtzekoPlanoIrudia
AtzekoPlanoIrudia=somefile.png

AtzekoPlanoMota 1 bada, ongietorrian atzeko plano moduan bistaratu.

AtzekoPlanoPrograma
AtzekoPlanoPrograma=/usr/bin/xeyes

Programa hori ezarrita badago, atzeko planoan exekutatuko da saio-hasieraren leihoa bistaratzen den bitartean. Kontuan hartu programa horiek guztiak ez direla modu horretan exekutatuko, gdm-k normalean ez baitu etxeko direktoriorik. Etxeko direktorioa gdm erabiltzailearentzat ezar dezakezu, hori behar duten aplikazioak exekutatu nahi badituzu.

KoloreaUrrunekoetanBakarrik
KoloreaUrrunekoetanBakarrik=egia

Urruneko pantailetan atzeko planoaren kolorea bakarrik ezartzen du. Hori sareko karga arintzeko da. AtzekoPlanoPrograma ez da exekutatzen.

EskalatuDoitzeko
EskalatuDoitzeko=egia

Atzeko planoko irudia eskalatzen du pantaila doitzeko.

AtzekoPlanoMota
AtzekoPlanoMota=2

Ezarri behar den atzeko plano mota. 0 bat ere ez, 1 irudia eta 2 kolorea da.

KonfigKokalekua
KonfigKokalekua=egia

Egia bada, saio-hasieraren leihoaren kokalekua zehaztuko da XKokalekua/YKokalekua aukeraren bidez.

XKokalekua
XKokalekua=200

Saio-hasieraren leihoaren kokaleku horizontala.

YKokalekua
YKokalekua=100

Saio-hasieraren leihoaren kokaleku bertikala.

ErakutsiGnomeHautatzaileSaioa
ErakutsiGnomeHautatzaileSaioa=egia

Ongietorriak Gnome-ren Hautatzailea saioa erakutsi behar duen zehazten du, 'Gnome' izeneko saioa agertzen denean.

ErakutsiGnomeFailsafeSaioa
ErakutsiGnomeFailsafeSaioa=egia

Ongietorriak saio-zerrendan Gnome-ren Failsafe saioa erakutsi behar duen zehazten du.

ErakutsiXtermFailsafeSaioa
ErakutsiXtermFailsafeSaioa=egia

Ongietorriak saio-zerrendan Xterm Failsafe saioa erakutsi behar duen zehazten du.

2.2.6. XDCMP hautatzailearen aukerak

[hautatzailea]

Broadcast
Broadcast=egia

Egia bada, hautatzaileak sare lokalari kontsulta bat transmititu eta erantzunak jasoko ditu. Horrela, hautatzaileak beti erakutsiko ditu sareko kudeatzaile erabilgarri guztiak. Sare honi lokalak ez diren ostalariak gehitu behar badizkiozu, edo Broadcast erabili nahi ez baduzu, Ostalariak teklan zerrenda ditzakezu.

OstalariIrudiLehenets
OstalariIrudiLehents=share/pixmaps/nohost.png

Lehenetsitako ostalari-ikonoaren fitxategi-izena. Irudi hori bistaratuko da, ostalari jakin batentzat ikonorik zehazten ez bada. Fitxategiak Imlib formatuduna eta GDM erabiltzaileak irakurtzeko modukoa izan behar du.

OstalariIrudiDir
OstalariIrudiDir=share/hosts

Ostalarien ikono-fitxategien biltegia. Sistema-administratzaileak urruneko ostalarien ikonoak hemen ipin ditzake eta gdmchooser fitxategian agertuko dira.

Fitxategi-izenak ostalariaren izen guztiz kualifikatuarekin (FQDN) bat etorri behar du. Ikonoak Imlib formatuan gorde behar dira eta gdm erabiltzailearentzat irakurgarriak izan behar dute.

Ostalariak
Ostalariak=1.ostalaria,2.ostalaria

Hautatzailean zerrendatu behar diren ostalariak. Hautatzaileak erantzuten badute bakarrik zerrendatuko ditu. Transmititzeaz gain, hori ere egiten da (Broadcast konfiguratuta badago), beraz, ez dituzu ostalariak sare lokalean zerrendatu behar. Hori erabilgarria da zure sareko konfigurazioak transmisio-pakete baten bidez lor daitezkeen ostalari guztiak onartzen ez baditu.

EskanDenbora
EskanDenbora=3

Hautatzaileak BROADCAST_KONTSULTA kontsultari erantzuteko zenbat segundo zain egon behar duen zehazten du.