GDMren konfiguratzailea saio-hasieraren itxura eta jokabidea aldatzeko erabil daiteke, baita GDMren xehetasun-gradu desberdinetarako segurtasuna eta ingurunea aukerak aldatzeko ere. Atal honek GDMren konfiguratzailearen oinarrizko erabilpena deskribatzen du.
GDMren konfigurazioakLeiho nagusia irekiko du abiaraztean, hemen erakusten den bezala: . Leiho honek GDMren konfigurazioarekin loturiko aukera guztiak jasotzen ditu.
Figure 1. GDMren konfiguratzailearen leiho nagusia
Goiko ezkerreko izkinan dagoen Aukerak koadroak bere eskuineko fitxetan eskaintzen den xehetasun- eta pertsonalizazio-maila kontrolatzen du. Aukerak koadroaren azpian aukeratutako mailaren azalpen laburra eta maila horretan zer egin daitekeen adierazten da. Maila horiek jarraian azaltzen dira.
Oinarrizkoa
Fitxa hauek erakusten ditu Aukerak koadroaren eskuinean: Saio-hasieraren itxura, Saio-hasieraren jokabidea, eta Aurpegi-arakatzailea.
Aditua
Aukera honek fitxa hauek erakusten ditu Aukerak koadroaren eskuinean: Segurtasuna, XDMCP, eta X zerbitzariaren ezarpena.
Sistema
Aukera honek fitxa hauek erakusten ditu Aukerak koadroaren eskuinean: Bide-izenak, Ingurunea, eta Hautatzailea.
Adituaren aukera eta segurtasuna
Aditua aukera gaituz, GDMren segurtasun-aldaketak egitea ahalbidetzen du. Konfigurazio desegokiak erasotzaileei aurre egiteko orduan ahultasunak sor ditzake.
Sistema aukera eta sistemaren osasuna
Sistema aukera gaituz, sistemaren eragiketan eragin dezaketen aldaketa zehatzak egitea ahalbidetuko dizu. Aukera hori zer egiten ari diren ondo dakitenei bakarrik gomendatzen diegu.