Whole document tree
Dokumentu-maneiatzaileakGnome-ren Kontrol Zentroaren dokumentu-maneiatzaileen atalak fitxategi-mota eta funtzio batzuk bistaratzeko, editatzeko edo manipulatzeko modua aldatzeko aukera emango dizu. Editore lehenetsiaEditorea lehenesteko capplet-aren bidez, Gnome-rekin erabili nahi duzun editore lehenetsia hauta dezakezu. Horrela, Gnome-ren fitxategi-kudeatzailea bezalako aplikazioek editore egokia abiaraziko dute edizioarekin lotutako fitxategiak irekitzen saiatzen zarenean. Erabilgarri dituzun editore ezagunenak zerrendan dauzkazu. Fitxategi-motak eta programakAtal honen bidez mota desberdinetako fitxategiak nola maneiatu behar diren konfigura dezakezu. Fitxategi-motak (formalki MIME mota deritzanak) deskribatzen du fitxategiak zein datu-mota duen eta zein formatutan. Fitxategi-mota bakoitzarentzat, Fitxategi-kudeatzaileak erabiliko duen ikonoa, mota horretako fitxategiak irekitzeko aplikazio lehenetsia eta abar ezar ditzakezu. Esate baterako, image/jpeg fitxategi-mota JPEG formatuko irudi-fitxategietarako erabili ohi da, eta lehenespenez, fitxategi-kudeatzailean inkorporatutako grafiko-ikustaileak irekitzen du.
|