Whole document tree

Gnome-ren Kontrol Zentroa

Gnome-ren Kontrol Zentroa


Gnome-ren Kontrol Zentroa

Gnome-ren Kontrol Zentroan sistemako hainbat zati konfiguratu ahal izango dituzu "capplet-ak" izeneko tresna-multzo baten bidez. Capplet horiek Gnome aplikazioen multzo nagusiarekin asoziatuta egon daitezke, edo beste aplikazio batzuekin, programa-garatzaileek haientzako capplet-ak idatzi badituzte.

Zure Kontrol Zentroak dokumentu honetan ageri diren capplet-ak eta gehiago izan ditzake, sisteman instalatuta dituzun aplikazioen arabera.

Kontrol Zentroa Gnome mahaigaineko ingurunearen zatia da eta control center izeneko paketean aurkituko duzu. Eskuliburu honek Kontrol Zentroaren 1.4.0 bertsioa azaltzen du.

Hiru bide dituzu Kontrol Zentroa abiarazteko. Kontrol Zentroa inolako capplet berezirik hautatu gabe abiarazteko, hautatu Kontrol Zentroa Menu Nagusiko Ezarpenak azpimenuan, edo bestela, idatzi gnomecc komandoa komando-lerroaren gonbitean.

Zein capplet editatu nahi duzun baldin badakizu, capplet hori Ezarpenak menuan dagokion menu-elementua hautatuz abiaraz dezakezu.